Osasuna

 
  • Pertsona autonomoentzako eta mikroenpresentzako laguntza-lerro berria onartu ditu udalak, alarma-egoeraren ondorioz fakturazioan %50eko beherapena izan edo jarduera eten behar izan zuten enpresa txikiei zein autonomoei laguntzeko. Oinarriak hemen
  • COVID-19 birusaren hedapenak eragindako inpaktu ekonomiko negatiboa dela eta, udal-tasen ordainketa deskontatu die Orozkoko Udalak eten egin behar izan duten jarduera ekonomikoei. Horrenbestez, krisiak gehien kaltetu dituen negozio horiek ez dituzte ordainduko apirilaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko udal tasak eta zergak.
  • Udalak establezimendu guztiei terrazarako erabiltzen duten espazio publikoa handitzeko aukera eman die, herritarrek beharrezko segurtasun distantziak gorde ahal izateko.
  • Udalak, herriko dendetan eta bestelako establezimenduetan kontsumoa sustatzeko helburuarekin, aurreordainketa-bonuen programa abian jarri du.
  • Bizkaiko Foru Aldundiak hartutako neurriak https://web.bizkaia.eus/eu/covid19aren-ondoriozko-neurri-ekonomikoen-laburpena