Osasuna

 

Alarma-egoera indarrean dagoen bitartean egiten diren lurperatzeetan, senideen edo hurbilekoen asistentzia gehienez ere hirura mugatzen da. Nolanahi ere, beraien artean segurtasun tartea errespetatuko da.

Beilak debekatuta daude instalazio mota guztietan, publikoetan zein pribatuetan, baita etxebizitza partikularretan ere. Ezin da hiletarako erlijio-kultu edo hileta-zeremonia zibilik egin. Hildakoak lurperatu ahal dira edo hildakoa errausteko agurra egin ahal da, baina horietan, gehienez, hiru senide edo hurbileko pertsona egon daitezke, baita, hala badagokio, hildakoa agurtzeko hileta-errituak egiteko kasuak kasuko konfesioko kultu-zerbitzaria edo horren antzeko pertsona ere. Dena den, bertaratutakoen artean segurtasun tartea gorde behar da beti.