Osasuna

 

Zergadunengan izaten ari den eragin ekonomiko negatiboa ahal den neurrian murrizteko, Udalak borondatezko ordainketaren aldia luzatzea erabaki du, egungo epeak 2 hilabetez atzeratuz.

  1. 2020ko 1. hiruhilekoari dagozkion uraren, zaborraren, estolderiaren eta ur-kanonaren tasak: Borondatezko ordainketaren aldia luzatu egiten da; 2020ko apirilaren 1ean hasi eta 2020ko uztailaren 31ra arte luzatzen da.
  2. 2020ko ekitaldiari dagokion trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: Borondatezko ordainketaren aldia luzatu egiten da; 2020ko maiatzaren 1ean hasi eta 2020ko abuztuaren 31ra arte luzatzen da.
  3. Tasen likidazioa, jakinarazpen kolektibokoak ez diren zergak (eraikuntzen gaineko zerga, obra-lizentzia emateagatiko tasa, bide publikoen okupazio-tasa, hirigintza-zedulen tasa, banantze-lizentziaren tasa, etxebizitzaren lehen okupazioaren tasa, jarduera-lizentziaren tasa…): Borondatez ordaintzeko epea 3 hilabetez luzatzen da, zerga-zorraren likidazioa jakinarazten denetik zenbatzen hasita.