Osasuna

 

Udalak, Gurutze Gorriarekin batera, Orozkoko herritarron arteko laguntza sarea osatu du.

Helburua da pertsona nagusiak, gaixo daudenak, umeak eta laguntza behar duen edozein herritar laguntzea.

Laguntza behar baduzu premiazko erosketak egiteko (botikak edo elikagaiak) edo zure zaintza bermatzeko, edo bestelako egoera larri batean bazaude, deitu udaletxeko telefonora: 94 633 96 33.

Boluntarioen sare honetan parte hartzeko prest bazaude, deitu 94 633 96 33 telefonora edo ondorengo helbide hauetara idatzi: administrazioa.orozko@bizkaia.org edo alkatetza.orozko@bizkaia.org.