Osasuna

 

Aldez aurretik hitzartutako bisitak baimentzen dira, adinekoentzako egoitza-zentroetako bisitak arautzen dituen maiatzaren 26ko 26520/2020 Foru Aginduak ezartzen duenaren arabera. Bisitak kontaktu fisikorik gabe egiten dira. Ikuskatu egiten dira bisitak, eta ezarritako segurtasun-kontrolekin egiten dira (tenperatura hartzea, eskuak garbitzea, maskara, etab.).

Egoitza eta ikastetxea etengabe daude harremanetan Udalarekin, Eusko Jaurlaritzarekin, Osasun sailarekin eta Osakidetzarekin, bai eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin ere, jarraibideak eta gomendioak jarraitzeko.