Osasuna

 
  • Egungo osasun-krisiak sortutako premia egoerei aurre egiteko araudia onartu du Orozkoko Udalak, diru-sarrerarik gabe geratu diren herritarrei oinarrizko beharrak asetzen laguntzeko. Horretarako, 90.000 euroko partida batzuk abian jartzea onartu da. Onartutako neurri horiek berrikusi eta egoerara egokituko dira, beharrezkoa izanez gero. Oinarri arautzaileak: http://www.orozkoudala.com/es-ES/Ayuntamiento/Tablon-Anuncios/Documents/20200506_144534908.pdf
  • Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek eta Gizarte- eta hezkuntza-arloko Esku-hartze Taldeak (GHET) arreta ematen dute ohiko ordutegian.
  • Jubilatuen Etxea itxita dago eta Nagusilagun Programako tailerrak etenda.
  • Udalak egunero familia zaurgarrien kide guztientzako menu osoak banatzen ditu, Tubacex eta Gurutze Gorriaren laguntzari esker.
  • Udalak bikoiztu egin du auzotarrentzako arreta psikologikoko zerbitzuaren eskaintza, astean 5 orduko arreta izatetik, 10 ordukoa izatera pasatu da. Zerbitzu hau indartu egin da alarma-egoerak eta konfinamenduak herritarrengan izan dezaketen eragin psikologikoa minimizatzen laguntzeko. Kontsultak egin daitezke 688 769 123 telefonora deituz, ondorengo ordutegian: ostegunetan, 10:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 19:30era, eta ostiraletan, 10:00etatik 13:00etara.
  • Bizkaiko Psikologia Elkargoak arreta psikologikoa eskaintzen die herritarrei, bereziki pertsona ahulenei, Larrialdietan eta Hondamendietan Esku Hartzeko Taldearen (GIPEC) bidez. Kontsultak: psikobizi.bizkaia@cop.es helbidera edo 686 202 918 whatsapp zenbakira mezuak bidaliz.